IKUS-ENTZUN

“Irrintziaren Oihartzunak” entzungo dira gaur Fas zinklubean

Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938) lehen emakumezko euskal zinemagilearen inguruan ardazten den Irrintziaren Oihartzunak (Iratxe Fresneda, 2016) filma pantailaratuko du gaur Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, Loyartek zuzendutako Irrintzi (1978) eta Euskal Emakumeak (1981) filmak ere pantailaratuko dituzte.  Azkenik, Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea, 2016) filma laburra ere ikusi ahalko da, KORTeN! IV. Film Laburren Zinemaldiaren baitan. Iratxe Fresneda zuzendariak eta Begoña Vicario Beti bezperako koplak film laburraren koordinatzaileak parte hartuko dute emanaldian.

Bilboko zineklubaren arabera, “Irrintziaren oihartzunak (2016) lanean Irrintzi (1978) ezkutatutako egia horien eta Euskal emakumeak (1981) filmeko emakumeen hitz begitaziodunen barrena ibiliko gara; erakutsitako sekretua izango dugu abiapuntu, baina Loyarteren obra eta izaera zein da osorik kontatu gabe”.

Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu bere bizitzaren ibilbide nomada dela-eta, baina estatuko 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi, euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnartu egiten duen ikus-entzunezko metafora.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button