IKUS-ENTZUN

“Autumn Gold” dokumentala proiektatuko dute Elorrion

Jan Tenhaven zinegileak zuzendu eta idatziriko Autumn Gold (Alemania, 2010) dokumentala proiektatuko dute Elorrion ostegunean, hilak 14, herriko plazan 22:30ean, Hilean Behin egitarauaren baitan. Filma jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin ikusi ahal izango da.

Aipaturiko programaren bitartez, Elorrion hilean behin dokumental bat ikusteko aukera izan dute; ekimen hori Estatuko hainbat herritan egiten da.

Autumn Gold (Alemania, 2010) filmaren protagonistak 80 eta 100 urte bitarteko kirolariak dira. Bost atleta horiek helburu bakarra izango dute: hurrengo urtean Finlandian egingo den munduko atletismo txapelketan parte hartzea.

Filmak zenbait sari jasi zituen estreinatu zen urtean, hala nola, Kanadako Hot Docs jaialdian Zuzendari Onenaren saria jaso zuen, eta Holandan egin ohi den IDFA jaialdian Epaimahai Gaztearen Hyves saria eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button