IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” zikloa Gasteizera heldu da

Mendiko zinemagintza onena egun hauetan, otsailaren 15etik 19ra, protagonista izango da Gasteizen. Programazioan 14 pelikula proiektatuko dira, horietatik 8 iazko abenduan BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian sarituak izan ziren.

Mendi Tour, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria, Gasteizko Vital Fundazio Kulturunera itzuliko da otsailaren 15, 17, 18 eta 19an, 9. edizioa ospatzeko.
Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Gasteizko programazioa. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Gasteizko aurtengo programazioak.

Beste emanaldietan gertu den bezala, hemen ere Hillary-Ocean to Sky, Everest-The Hard Way, Out of the Blue  film zoragarriekin batera Arriesgarse a Vivir (Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet), The Walk On Project Fundazioaren inguruko lan ikusteko parada egongo da. Mendian Hil, Hirian Hil edo The Tears of Shiva  dira beste perla bi.

Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean eta www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button