BESTELAKOAK

Euskal sorkuntzaren inguruko saioak, Iruñean

Karrikiri elkarteak eta dendak hurrengo asteetarako Iruña aldean egingo diren euskal sorkuntzaren inguruko saioak bildu ditu.

Iragan asteburuan, Oihenartez (Allande Oihenarten poesia musikatua eta kantatua) izeneko saioa egin du Pantxis Bidart eta M. Gadou bikoteak.
Eta aste honetan, Urtzi Urkizuk Txoria Hodei Artean izeneko lana aurkeztuko du Miren Mindegiarekin batera. Saioa, bihar, asteartea, 19:30ean izango da Karrikiri Elkartean.
“ETBk 40 urte ditu, ondo beteak, gainera. Liburu honetan, lau hamarkadako ibilbide horren ikuspegi zabala eskaintzen digu URTZI URKIZU kazetariak: telebista ezerezetik sortu zen “garai heroikoetatik” gaur egungo erronketara, adimen artifiziala kasu. Ikuspegi zabal horrek dokumentaziolan sendoa du oinarri, baina batez ere egileak hainbat aritu eta adituri egin dien elkarrizketa sorta oparoa”.

Musika ez da faltako, eta Ruper Ordorika Bakarka II izeneko kontzertua egingo du Baluarten. Jarraitzaileak maiatzaren 19an bilduko dira oholtzaren aurrean pozarren, 19:00etatik aurrera.

Eta maiatzaren 21ean, beste liburu baten aurkezpena programatu da:  Amaia Apalauzak itzulitako Gerezi-Denbora lana. Aroa Uharterekin batera (aurkezlea) izango da aurkezpena, maiatzaren 21ean, 19:30ean hasita, Karrikiri Elkartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button