MUSIKA

Bihar abiatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean “Iparraldea bertan” ekimena

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta EKEk antolatutako egitasmoa da Iparraldea Bertan zikloa. Hil osoan, hainbat ikusgarri antolatu dira Iparraldeko soinuak eta musikak Donostiara gerturatzeko asmoz.

Bihar bertan, martxoak 7, Mattin Lerissa (Behorlegi, Nafarroa Beherea, 1999) euskal abeslariaren txanda izango da. Kantautoreak 19 urte besterik ez izan arren, ibilbide oparoa egin du dagoeneko. Bi disko kaleratu ditu orain arte: Bidez bide 2016an eta Gazte naiz gazte 2018ko abenduan. Lehen diskoan ohiko kantu herrikoiak landu bazituen ere, sorkuntzan areago sakondu eta berak osatutakoak dira Gazte naiz gazte diskoko kantuak. Hitzak aldiz, hainbat poeta eta idazlerenak ditu: Manex Pagola, Pantzo Hirigarai edo Daniel Landartenak besteak beste. Berarekin batera Mixel Ducau (saxofoia eta gitarra), Pat Tetevuide (gitarra), Sebastien Desgrans (eskusoinua), Jokin Irungarai (perkusioak), Xabi Etxeberri (arrabita) eta Matthieu Haramboure (gitarra apala) bilduko dira.

Iparraldea Bertan zikloa honako hitzorduekin osatuko da: Caubet gogoan : Jean-Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt, Juan Mari Beltran (martxoak 14); Oroitzen naizeno irakurketa musikatua (martxoak 21), eta Jon Itcaina (martxoak 28).

Informazio guztia:  Koldo Mitxelena Kulturunea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button