LITERATURA

“Bidegileak” bilduman ale berriak

Bidegileak bilduman izen berriak ditugu honezkero, izan ere, atzo aurkeztu ziren Donostian, euskal kulturaren alde lan ederra egin duten beste gizon-emakume batzuen biografiak.
Kulturarekin harreman zehatza gorde duten pertsona biografiatu berriak Martin Olazar Uribe, Mikel Atxaga Fernandez, Jose Maria San Sebastian Latxaga, Mikel Laboa Manzisidor, Frantzisko Inazio Lardizabal Urretabizkaia, Jean-Pierre Duvoisin, Emile Larre, Maria Pilar Lasarte Zubitur, Indalezio Bizkarrondo Bilintx, Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar, Pedro Mari Otaño Barriola eta Antonio Zavala Echeverria dira.

Edizio inprimatuak, 2.300 aleko tirada izan du. Banaketa, ikastetxe, euskaltegi eta liburutegietara egingo da, ohi bezala, eta eskatu edo erosi ahal izango dira ohiko salmenta lekuetan.
Aleak oraindik eskuragarri ipini ez badira ere, esan beharra dago liburuska hauek internetez ere irakur daitezkeela, eta baita norberaren ordenadorera jaitsi edota inprimatu ere helbide honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button