LITERATURA

“Bestela Esanda” literatur jardunaldiak, Iruñean

Martxoaren 19tik 22ra eta apirilaren 18tik 24ra, Bestela Esanda literatur  jardunaldiak antolatu dituzte Iruñeko Kondestable Civivoxean. Bertan, literaturaren inguruan, ikasleekiko topaketa didaktikoak, olerki irakurketak,  narrazio iruzkinduak, kontzertuak eta familiendako narrazio-ikuskizunak antolatu dira.

Diogun bezala, gaur bertan abiatuko da egitasmo literarioa Hitzordu Poetiko batekin. Barbara Butragueño izango da bertako protagonista. Madrilgo Erkidegoko Arte Gaztea Sareko kide da, eta sare horrekin hamaika aldiz aritu da bere olerkiak jendaurrean irakurtzen. Olerkiak idazteaz gain, margolanak ere pintatzen ditu.

Bihar euskarazko proposamena atondu dute Juankar Lopez-Mugartza idazlearekin: Poesia, poesia, poesia… olerkariak gara!. “Jende askok liburu-dendan liburu bat ireki eta, lerroka idatzita dagoela ikusten dutenean, berehala ixten dute, ia begiratu gabe. Zergatik dira poesiaren beldur? Zergatik du poesiak ospe txar hori? Badirudi jendeak gero eta gutxiago irakurtzen duela, teknologia berrien presioak eraginda-edo, baina irakurleak istorioak nahi ditu, ipuinak entzun nahi ditu baten-baten ahotik, leku fantastikoetara joan nahiko luke Erdi Aroko errege-aulkiak, eraztun magikoak eta herensugeen gainean hegan egiten duten avatarrak ikusteko”

Asteazkenean, Topaketa Didaktikoak Ikasleekin saioaren barruan: PUNKesia. Hizkuntza poetikoaren, eta punk-rock mugimenduaren hizkuntzaren arteko berrikuspen laburra. “Abesti bihurtutako olerkiak eta olerki bihurtutako abestiak. Abangoardiako poesia ez al zen punka? Ez al da punka izan abangoardiako poesia?” Topaketa-koordinatzailea Fertxu Izquierdo euskal olerkaria izango da.

Aste honetako programazioan ere Javi Martinek  kontzertu bat eskainiko du eta Itziar Ancín poetak olerki irakurketa bat egingo du.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button