MUSIKA

Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdia, edo NAK

Nafarroako Musika Garaikidearen jaialdiaren (NAK 2023) IX. edizioa irailaren 16ra arte gauzatuko da Kronos izenburupean. Ekimenaren helburua musika garaikidearen lanen estreinaldia eta zabalkundea ahalbidetzea, eta tokiko konpositoreei eta interpreteei laguntzea da.

Edizio berri honetan, “arima suspertzen duen neurritik askatutako denbora hori une honetara ekartzea aldarrikatzen dugu. Nahitaezko Katarsia eragiteko helburua daukagu, eta, antzinako filosofoek adierazi zuten bezala, poesiaren bidez bakarrik egin daiteke hori. Sorkuntza jarduera erresistentzia ekintza bat da. Agian, gelditasunaren eta entzumenaren denbora dira gaur egun erresistentzia ekintza horiek. Lirikari arreta jartzeko gelditzea ere matxinada ekintza bat izan daiteke. Edizio honetan, egunsentiko argitasuna, momentuen une iragankorrak, denboratik aldentzen den entzute prozesua edota aldiuneko poetika aztertzen dituzten proposmen berriak aurkezten ditugu. Chronosen tiraniatik askatutako denbora geldiak, momentua eta oraina birsortzeko, denbora luzatzen duen soinu-murioan” adierazi dute antolatzaileek.

Gaur, hilak 8, Soinuaren Bidaia izeneko hitzordua programatu da, haur eta familiei zuzendutako ikuskizun didaktikoa. “Abanguardiako musika eta ekologia bezalako kontzeptu abstraktuak bateratzea modu atsegin batean haur eta familiei transmititzeko erronka handia da. Horretarako ikuskizun formatu berri bat sortu da, disziplina artistiko desberdinak batzen dituena. Bertan, ipuin original bat antzeztuko da zuzeneko musika interpretazioarekin batera.”

Jaialdiaren hitzordu guztiak kontsultatzeko: NAK

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button