IKUS-ENTZUN

Iruñeko XII. Zinemaldian lanak aurkezteko epea zabalik da

Alternatif fikziozko film laburren lehiaketa da. Bertan, bost sari bananduko dituzte: Alternatif saria (5.000 euro); Emakumezko Antzezlan Onenaren saria (2.000 euro); Gizonezko Onenaren saria (2.000 euro); Publikoaren saria (1.000 euro), eta Nafarroako Film Labur Onenaren saria (1.000 euro).

Cortico Navarro sailari dagokionez Nafarroan jaio edo bizi den zuzendariaren film labur onena sarituko dute (600 euro). Valor Visual atalean, berriz, gai sozialak jorratzen dituzten estatuko eta nazioarteko dokumentalak lehiatuko dira. Irabazleak 2.500 euro eskuratuko ditu. Azkenik, Educactif sailean, gazteengan balioak eratzeko erabilgarriak diren lan labur eta luzeak lehiatuko dira (saria ikurra izango da).

Lanak DVD PAL formatuan bidali beharko dira helbide honetara: Iruñeko Zinemaldia. Mutilva Baja Poligono Industriala. K/ A, 34. 31192 Mutilva Baja, Nafarroa.

Sail bakoitzean lehiatzeko bete behar diren baldintzak eta bestelako xehetasunak zinemaldiaren webgunean jasotzen dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button