IKUS-ENTZUN

Max Ophüls zinegileari buruzko Nosferatu zikloa

Donostiako Nosferatu programazioak Max Ophüls (Alemania, 1902-1957) zine-zuzendari klasikoaren inguruko zikloa ondu du, 2014ko urtarriletik maiatzera bitarte. Zikloak filmografia osoaren ibilbide kronologikoa egingo du.

Datorren urteko lehenengo filma Denen andrea (La signora di tutti, 1934) izango da, urtarrilaren 8an, Antzokia Zaharrean, 20:00etan; euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. Donostia Kulturaren arabera, “emaztearekin eta semearekin Parisen bizitzen jarri ondoren, Reichstageko sutearen ondoren eta Adolf Hitlerren gorakada geldiezina gertatzen ari zela, Max Ophülsek (jaiotzez Oppenheimer) On a volé un homme (1934) filma zuzendu zuen. Egun, desagertuta dago film hori. Geroago, La signora di tutti filma egin zuen Italian, Gaby Doriot (Isa Miranda) zinema izarra protagonista zela”.

2014ko urtarrilean beste hiru emanaldi izango dira: 15ean, Traficantes de opio (Divine, 1935); 22an, Komedie om Geld (1936), eta, azkenik, 29an, Emakume etsai samurra (La tendre ennemie, 1936).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button