IKUS-ENTZUN

V. Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz, Donostian

Gaur berton, azaroaren 14an, hasiko da Antzoki Zaharrean V. Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz zikloa. Aurten, Sally Potter zinemagileari eskainiko zaio zikloa eta lhen egun honetan Orlando (1992) filmaren emanaldia ondu da.

Emakumeen Etxea Taldeak antolatzen du Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz zikloa 2012tik. Lehen urte hartan, Delphine Seyrig (1932-1990) zuzendariarekin hasi zen programazioa; 2013an, Margarethe Von Trotta (1942), zine aleman berriaren ordezkaria izan zen protagonista; 2014an, bi emakume zinegile ezagun aurkeztu ziren: Agnès Varda (1928) eta Claire Denis (1948); eta joan den urtean, 2015ean Ida Lupino (1918-1995) zuzendari aitzindaria aurkeztu zen.

Aurtengo zikloan Sally Potterren (1949) lana aurkeztuko da. Bera emakume polifazetikoa da, izan ere dantzari, koreografo, abeslari, konposatzaile, musika talde ezberdinetako partaide, aktoresa, argitaratzaile, argazki zuzendari, ekoizle, gidoigile, teatro eta zine zuzendaria da.

Gaurko saioan film labur bat ere pantailaratuko da Orlando (1992) filmaren emanaldiarekin bate eginez: Nuria Casal & Bertha Gaztelumendiren Las buenas compañías (2015). Biharko saioan, Agurtzane Intxaurragaren Etxeko epeletan (2016) laburrarekin batera, La lección de tango (1997) filma ikusteko parada egongo da.
Azkenik, asteazkenean, azaroak 16, Alazne Etxeberriaren El aspirante (2014) film laburraren ostean, Sally Potter zinemagilearen Yes lana pantailaratuko da.

Film guztiak 19:00etan izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button