BERTSOTAN

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasiko da Baigorrin

Argazkia: Gari Garaialde.

2017ko irailaren 27an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, Baigorrin. Guztira, 14 saio izango dira, eta abenduaren 17an amaituko da, Barakaldoko BEC aretoan. Irailaren 12an, aurkezpen-ekitaldi ofiziala egingo dute.

Azken bi urteetan egindako herrialdeetako txapelketetan lortu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko txartela. Horiez gainera, duela lau urteko finalistek parte hartuko dute irailaren 23an hasiko den lehiaketa nagusian, guztira, 43 bertsolari izango dira.

Bertsozale Elkartearen arabera, “lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da Baigorrin eta abenduaren 17an amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button