IKUS-ENTZUN

Orson Welles maisuaren gaineko zinema zikloa

Maiatzaren 22tik 25era Orson Welles zinemagile mitikoaren gaineko ziklo bat garatuko da Montehermoso kulturunean. Zinema-ziklo hau In the Belly of the Whale (Act III) erakusketaren osagarria da, izan ere, izenburua Orson Wellesek bizitza osoan Moby Dick eleberriarekin izan zuen obsesioan dago oinarrituta.  Esaten da gutxienez lau bertsiotan egin zuela lan zuzendari edo aktore gisa, eta gehienak galdu egin ziren edo ez zituzten burutu.

“Esan daiteke, Welles bere egile-ahotsa bertsioaren, entseguaren eta akatsaren ideietatik abiatuta eraiki zuen sortzailearen paradigma dela. Beste inongo zuzendarik ez du testu kanonikoen hainbeste egokitzapenik, kultura-baliabide ezberdinen arteko saltorik eta hainbeste proiektu osatugaberik.”




Hala, maiatzaren 22an Don Quixote (On Kixote) (1992. Espainia) pantailaratuko dute; maiatzaren 23an, The Trial (Pozesua)( 1962. Frantzia, Italia, Alemania); maiatzaren 24an, Moby Dick (1956. Bretania Handia) eta azkenik, maiatzaren 25ean The Magnificent Ambersons (Laugarren manamendua) (1942. AEB). Lan guztian 19:00etan hasiko dira.




Lau lan horiek plataforma bat osatzen dute eta plataforma hori baliatuta geure buruari galde diezaiokegu sorkuntza pertsonalaren funtsari eta mugei buruz eta ekoizpen kulturalaren testuartekotasunari buruz; bestela esanda, lan bat zer neurritan den bertsio baten bertsioa”.

Kepa Sojok, EHUko Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak, aurkeztuko du programa maiatzaren 22an, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button