LITERATURA

Alex Sarduik, “esan eta egin”

Gatibuko abeslari Alex Sarduik (Gernika, 1966) esan eta egin bere lehenbiziko nobela argitaratu du. Liburua plazaratu duen Baga Biga diskoetxearen arabera, “Gatiburen letrek duten erakargarritasuna bilatu du Alex Sarduik lehen nobelan. Idazteko estilo zuzenak eta istorio bitxiak emango dio nobelari erakargarritasuna”.

Lagunen arteko harremanak jorratzen ditu gernikarrak estreinako liburuan; horretarako, 50eko eta 60ko hamarkadetako Euskal Herrian kokatu du, betiere, lagunarteko fideltasuna ardatz duen historia kontatzeko: “(…) Segituan, lagun taldearen egunerokoak ezusteak ekarriko ditu. Bukaerak, musturrek sartunde harrapatuko du bat baino gehiago, bihotzak sutan. 14 urtetik gorakoentzat, euskaldun zein euskaldun berri”.

Sardui musikazalea izan da gaztetatik, eta bertsotan ere aritu da. 16 urterekin laga zuen eskola, eta, harrezkeroztik, musikagintzan dihardu: 90eko urteetan Exkixun abestu zuen, eta egun Gatibu arrakastatsuetako burua da. Exikuxurekin bi disko grabatu dituen; Gatiburekin, berriz, bost. Bestalde, esan eta egin, bere lehenengo ahalegin literarioa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button