LITERATURA

Nobela beltza eztabaidagai

Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean zikloaren hitzordu berri bat egingo da bihar, irailak 19, nobela beltzean oinarrituta. Saioan Mikel Santiago eta Jon Artetxe idazleek hartuko dute parte, eta Pamplona Negra Jaialdiaren zuzendaria, Susana Rodriguez Lezaun ere bertan izango da moderatzaile gisa. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian.

Elkarrizketa horretan eusko noir izenarekin ezagutzen den guztiaz hitz egingo da, erreferentzia mitologikoez eta tradizio propioez, bai eta egile bakoitzaren eleberriez eta eleberri beltzetan gero eta emakumezko pertsonaia gehiago egoteaz ere.

Mikel Santiago Portugaleten jaio zen 1975ean. Kontakizun eta eleberri laburrak idazten hasi zen, eta bere e-book propioak argitaratu zituen Interneten. Horiei esker, iTunes. Amazon eta Barnes & Nobleko best seller zerrendetan sartzea lortu zuen.

Jon Arretxek Euskal Filologian doktoretza dauka eginda. Makina bat lan idazti ditu, guztiak oso arrakastatsuak irakurle kopururen aldetik. Baian estilo horretan azpimarratzekoak dira Shahmarán, Sueños de Tánger, La banda de Arruti eta, batez ere, Touré detektibearen saga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button