IKUS-ENTZUN

Film laburren inbasioa Pasaian

Azaroaren 17tik 24ra bitarte Ikuska Pasaiako 14. Film Laburren Erakustaldia egingo da Trintxerpeko Alkateordetzan. Inaugurazio egunean emakumea ardatz duen Emea eta Anitz film laburren emanaldia izango da, eta gau partean umorezko lanak ikusi ahalko dira Gau Guasa atalean.

Igandean, azaroak 18, Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxeko ikasleek eginiko dokumentala, eta Flores de La Frontera Gambia eta Senegalen arteko mugan bizi diren haurrei buruzko lana eskainiko dute.

Astelehenetik asteartera, azaroaren 19tik 23ra, lehiaketara aurkeztu diren lanak proiektatuko dituzte. Aurten 540 lan jaso dituzte, gehienak estatutik etorri dira, baina atzerritik etorritakoak ere badira, tartean, Argentina, Iran, Errusia eta Brasil. Horietatik, 53 aukeratu dituzte antolatzaileek.

Astelehenean, halaber, pinguinoen inguruko dokumentala ere ikusi ahalko da, eta asteazkenean, aldiz, beldurrezko film laburren hautaketa bat ere.

Ostiralean, azaroak 23, intrigazko eta beldurrezko film laburrak izango dira Jakin-mina pizten duen bat izeneko atalaren baitan, eta larunbatean, azkenik, lehiaketaren irabazleak iragarri eta proiektatuko dituzte. Sari-banaketaren ekitaldia ere egingo dute egun berean.

Egitarauaz gehiago jakin nahi izanez gero, sartu ikuska.net webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button