MUSIKA

Berako Udalak “Kultur Pilulak” proiektua abiarazi du

Pandemiak ekarritako egoera latz honi irtenbide kulturala eman nahian, Berako Udalak Kultur Pilulak izeneko proiektua abiarazi du. Petti Berako sortzailearen eskutik etorriko da ekimenaren hasiera, bihar, maiatzak 8, zuzenekoa eskainiko baitu, arratsaldeko 18:00etan. Emankizuna ikusi ahal izateko, Youtubeko Kultur Pilulak kanalean harpidetza egin behar da.

Berako Udalak esan duenez, “Kultur etxeko emankizunak, ostatuetako saioak, herrian egitekoak ziren topaketak, ospakizun edota egun bereziak,… Dena bertan behera utzi edo gibeleratua behar izan da. (…) Espero dugu itxialdi honek sor dezakeen estres puntu hori sendatzen lagundu ahal izatea”. Pilula horiek, ohikoak bezala, “dosi ttikikoak” izango direla azaldu dute bertatik.

Astean behin, ostiraletako  arratsaldetan ikusgarriak haizatuko dituzte, eta diogun bezala, Youtubeko Kultur Pilulak kanalera harpidetu egin beharko da.

Egitasmoa horrek isla izango du seguruenik beste toki askotan, kulturgintza bizi ari den egoera latz honi buelta emateko laguntza txikia luzatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button