LITERATURA

Preso ororen lehen betebeharra ihes egitea da

IK-ko Maddi Hegi eta Gabi Mouescaren ihesa, Paueko espetxetik; Joxemari Sagardui “Gatza”k Granadak saiatu zuen ihesaldia: gaizki atera, eta horren ondorioz luzatu zioten kondena, Europan giltzapean denbora gehien eman zuen presoa bihurtzeraino; Joxeantonio eta Ismael Berasategi anaiek egindako balentria: bata La Santen zegoela, bestea bisitan joan eta beren tokiak trukatu zituzten; Iñaki Pikabeak eta Joseba Sarrionandiak Martutenetik Imanolen bafleetan ezkutaturik alde egin zutenekoa;Helikoptero bidezko ihesaldi-saiakera batzuk, denak huts eginak; Iñaki Etxarteren hiru ihesak: kartzelatik behin, Cabo Verdeko deportaziotik Kubara beste behin, eta Kubatik balsero moduan azkenik; Kartzelara baino lehen, atxiloturik zeudeneko komisariatik edo ospitaletik egindako ihesak; Basauriko ihesa, preso politikoak eta sozialak elkartu zituena; Segoviako ihes ospetsua, euskaldunekin batean ihes egin zuen katalan baten ikuspuntutik kontatua; Eta azkenik, Eugen Beihl alemaniar kontsula, ETAko kideek bahiturik eduki zutena Burgosko prozesua nazioartean salatzeko, eta ihes egiten saiatu zena.

Ihesak. Horra lan honen gakoa. Josu Martinez zinemagile, idazle eta musikari bilbotarrak irabazi du aurtengo Tene Saria, Presoaren betebeharra izeneko proiektuarekin, non Euskal Herrian edo euskal presoek azken 50 urteetan kartzelatik egindako ihesak edo ihesaldi-saiakerak kontatuko diren.

Papillon eleberri autobiografiko ospetsuan Henri Charierek botatako esaldi batetik dator izenburua: “Preso ororen lehen betebeharra ihes egitea da”.

Josu Martinez (Bilbo, 1986) Ikus-entzunezko komunikazio eta Antropologia ikasketak egina da, eta une honetan, Euskal? Zinema? Nazionala? izeneko doktore tesia burutzen ari da. Bereak dira Itsasoaren alaba (2009), Sagarren Denbora (2010) eta Prohibido Recordar (2010). 2011n Hitzezko txalupak liburua publikatu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button