ARTEA

Belaunaldi eta diziplina desberdinetako lau artista

Gasteizeko Vital Fundazioa Aretoan VI-siones, lau begirada erakusketa aparatu dute urriaren 6ra arte. Bertan, berrogeita hamar lan ingururen bidez, belaunaldi eta diziplina desberdinetako lau artista arabarren artea ikusteko abagunea eskaintzen da.

Erakusketan bildu diren artistak Juan Mieg, Miguel Gonzalez de San Roman, Koko Rico eta Amaia Ugarte dira. Erakusketa Fernando Martinez de Viñasprek komisariatuko du.

Juan Mieg 70eko hamarkadaren eta arte abstraktuaren ordezkaria da. Formatu handiko hamar lan eraman ditu erakusketara. San Roman espresionismo abstraktuaren pintorea eta 80ko belaunaldiko kidea da. Koko Ricoren brontzezko, burdinazko, zurezko piezak, eskultura figuratibo, surrealista eta pertsonalak erakutsiko ditu. Amaia Ugartek, bere aldetik, adierazpen digitalaren belaunaldia darama erakusketara, eta 14 argazki-lan jarri ditu ikusgai.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu