ARTEA

Bel Borba hiri artista brasildarrak erakusketa paratu du Iruñean

Atzo inauguratu zuen Bel Borba artista brasildarrak Ontem. Hoje. Amanhâ. / Atzo. Gaur. Bihar izenburuko erakusketa Ziudadelako Mistoen eraikinean. Erakusketa zabalik izango da uztailaren 1era arte.

Bel Borba Brasilgo egungo hiri artearen ordezkari garrantzitsuenetako da. Askotariko teknikak eta espazioak erabiltzen ditu bere obrak gauzatzeko. Horrekin batera, material anitz erabiltzen du. “Oihala, papera, kartoia, zura, altzairua, burdina, karbonoa, beira-zuntza, olanak, kandelak, brontzea, porlana, harria, errekarriak, zeramikak, lauzak, zaborra eta plastikozko zabor-poltsak”. Baina baita hondartzako area, sprayak, errotulagailuak eta makina industrialak ere.

Horretaz gainera, hamaika espaziotan aritzen da bere lana garatzen. “Artea tatuatzen du eraikinetako fatxadetan, eta jarduketak egiten ditu asfaltoan, eta sormen-lanaren plazera partekatzen du komunitateko kolektiboekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button