LITERATURA

Datorren astean "Euskal Poesia II. Jardunaldiak" Bilbon

Datorren astean Bilbo poemez beteko da Euskal Poesia II. Jardunaldiak direla medio. Zurgai aldizkariko zuzendaria den Pablo Gonzalez de Langarika arduratu da jardunaldion antolaketaz. Izen handiak ekarriko ditu egitasmo honek, hala nola, Agustin Fernandez Mallo, Xabier Lete, Manuel Vilas, Tachia Quintanar, Bernardo Atxaga…

Lehen egunean, astelehenean, Rios de tinta izenburupean, Manuel Villas, Agustin Fernandez Mallo eta Jose Fernandez de la Sota poeten errezitaldia izango da. Aurkezlea Gonzalez de Langarika izango da.
Hurrengo egunean, hilaren 14an, Tachia Quintanar adituak Yo voy soñando caminos izenburuko irakurraldia egingo du. Bertan Espainiako eta Latinoamerikako poesiaren gaineko errepasoa luzatuko du egile honek.
Asteazkenean, Bernardo Atxaga eta Xabier Lete euskal idazleen txanda izango da. Eta azken eguna Antonio Gamoneda poeta espainolari buruzkoa izango da. Antonio Gamoneda, escritura y Alquimia izeneko dokumentala pantailaratuko da. 2009ko Poesia Sari Nazionalak izan den Juan Carlos Mestre olerkariak ekimenaren aurkezpena egingo du.

Jardunaldiaren emanaldi guztiak doakoak izango dira eta 20:00etan hasiko dira BBK-k Kale Nagusian duen aretoan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button