MUSIKA

Tin Trails eta Zakillers taldeen kontzertuak

Euskal musikari ezagunekin osaturiko bi talde berriren kontzertuak izango dira egunotan: batetik, Tin Trails, non Willis Drummondeko Felix buff bateria jotzaileak parte hartzen duen; bestetik, Sexty Sexterseko taldekideek abiatu duten Zakillers egitasmoa.

Johannes Buff (baxua) eta Jason Orlovich (gitarra) musikariekin osatzen da Teen Trails hirukotea. Bihar, apirilak 18, Gasteizko Gora tabernan joko du. Emanaldian Three Tats And Half An Acting Class izenburuko estreinako lana aurkeztuko dute. Taldekideak Euskal Herrian, Frantzian eta New Yorken bizi dira, eta giro elektronikoekin jantziriko pop kantu iradokitzaileak jotzen dituzte.

Bestalde, Sexty Sexterseko musikariek Zakillers izeneko proiektua abiatu dute euren alde oldarkorrena askatzeko asmoz. Bihar, apirilak 19, Donostiako Doka aretoan izango dira Oñatiko Herstura taldearekin batera. Kontzertua Harrobia Zuzen programaren azken emanaldia izango da.

Berako Zakillersek Hyena izenburuko diskoa aurkeztuko du, eta dirudienez, kontzertu gutxi egingo dituzte. Oñatiko Hersutara, berriz, post-hardcorearen esparruan aritzen den banda gipuzkoarra da. Iaz, sei kantuko lan homonimoa argitaratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button