IKUS-ENTZUN

Larunbatean eman ziren Zinemastea Jaialdiko sariak

Zinemastea v.2 joan den larunbatean amaitu zen, otsailaren
26an. Egun horretan, Film Labur onenaren saria Tucker Davila Los 4 McNIfiKos lanarnetzat izan zen (Duela 30 urte, Erandioko kale gogorretan hiru mutiko trebatzen ziren, 70eko hamarkada amaierako New Yorkeko break dancer mugimendu ezaguna sartuz). Film Luze onena, No controles, Borja Cobeagarena izan da (Sergiok ezin zuen okerrago amaitu 2010. urtea. Urtezahar gaua da, azken hogeita hamar urteotako elurterik handiena bota du, hegaldi guztiak bertan behera geratu dira eta, gainera, errepide-bazterreko hotel batean jan beharko ditu mahatsak, gainerako bidaiariekin batera. Baina ez da hori okerrena. Hainbat hilabetetan lortu ez duena gau bakarrean lortzen asmatu beharko du: Bea neskalagun ohia berreskuratzea, Alemaniara lanera joan aurretik).

Karra Elejalde aktore, zinema-zuzendari eta gidoilari arabarra bere ibilbideari egindako omenaldian Gutako Bat 2011 saria eman zitzaion.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button