BERTSOTAN

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Larunbatean jokatu zen Algortako Villamonte kultur etxean, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finala eta Arrate Illarok jantzi zuen txapela Unai Elorriaga idazlearen eskutik emanik. Saioan, Aitzol De Castro, Arrate Illaro, Josu Landeta, Ekaitz Larrazabal Katxo, Itxaso Paia eta Imanol Uria juntatu ziren.

Arrate Illaro 408 punturekin izan zen onena. Gerokoak, Imanol Uria (394,5), Josu Landeta (239), Itxaso Paia (231), Aitzol De Castro (230,5) eta azkenik, Ekaitz Larrazabal Katxo (215).

Beti bezala, Arrate Illaro txapelduna zuzenean sailkatuko da Bizkaiko txapelketara eta gainontzekoak puntuazioaren arabera sartuko dira.

Hurrengo saioa ekainaren 9an izango da. Uribe Butroeko finala jokatuko da Sondikako kultur etxean 17:30etan. Eta ekainaren 10ean, Busturialdekoa izango da Bermeoko Kafe Antzokian, 17:30etan.

Informazio osotu eta eguneratua ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button