LITERATURA

Literatura eta futbola elkarren eskutik

Aste honetan, azaroaren 7tik 12ra, Letrak eta Futbola topaketak egiten ari dira Bizkaiko Diputazioaren Foru Liburutegian. Mahai inguru eta hitzaldien bidez, futbolak (eta, orokorrean, kirolak) literaturarekin, entseguarekin edota komikigintzarekin duen harremana aztertuko da.

Sei topaketa egongo dira egunotan diziplina biren arteko harremanei begira. Gaur, azaroaren 8an, asteartea, Letrak eta futbola ekitaldiak aurrera jarraituko du San Mames VIP Guneko ekialdeko aretoan, 19:30ean, egingo den mahai-inguru baten bidez. Bertan Ander Izagirre, Unai Elorriaga eta Katixa Agirre idazleek hartuko dute parte. Lutxo Egia moderatzaile gisa arituko da. Etzi ere, beste mahai-inguru bat programatu da Miguel Angel Hernández, Agustín Fernández eta Pablo Moiño adituekin.

Ostegunean Pablo Nacach, Patxi Zubizarreta, Jasone Osoro eta Julen Gabiria bilduko dira Futbola eta literatura haurrentzat eta gazteentzat gaiaren inguruan hitz egiteko. Azkenik, ostiralean, Héctor Abad, Jordi Puntí eta Kike Martin elkartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button