IKUS-ENTZUN

“Jauja” eta “Betiko” aurkeztuko ditu gaur FASek

Bilboko FAS zineklubak emanaldi bikoitza ondu du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean: Jauja (Lisandro Alonso, Argentina, 2014) film luzea eta Betiko (Arantza Ibarra, Euskadi, 2014) laburra. Saioa Arantza Ibarra Betiko lanaren zuzendariak aurkeztuko du.

Jauja filmaren protagonista nagusia Dinesen kapitaina (Viggo Mortensen) da. Danimarkatik Patagoniara joango da, alabarekin batera, ingeniari aritzeko Argentinako ejertzitoan. Alaba, baina, soldadu gazte batekin maiteminduko da, eta ihes egingo du amorantearekin. Kapitaina, orduan, arerioaren lurraldean sartuko da bikotea berreskuratzeko.

Filma argentinarrak Fipresci saria jaso zuen Cannes hiriko Un Certain Regard-en, 2014an. Lisandrok lau film egin ditu gaur arte: La libertad (2001), Los muertos (2004), Fantasma (2006) eta Liverpool (2008) eta gaur, Bilbon, pantailaratuko den Jauja.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button