BERTSOTAN

Bardoak ekimenaren bigarren fasea prest

Laster abiatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko bigarren fasea.  Sei taldek lortu dute aurrera segitzea, eta horiekin, bi asteburuz sei saio programatu dira Iruñean, Beran, Aldatzen, Erratzun, Leitzan eta Lesakan.
Gero, hortik hiru talde sailkatuko dira martxoaren 24an Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatuko den finalera.

Ostiralean jokatuko da Bardoetako bigarren faseko lehen saioa Iruñeko Arrano elkartean. 19:00etatik aurrera Iruñeko Topa bardo kopa! eta Baztan-Malerrekako Addams familia arituko dira bertan. Egun berean, beste saio bat jokatuko da Beran, herriko Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi eta Leitzako Aldatzea komeni taldeen artean. Saioa Kataku tabernan izango, 22:00etatik aurrera.

Igandean, martxoak 4, hirugarren saioa izango da Aldazko Martixa elkartean, 17:30ean hasita. (Larraun da Araitz) Bi dozena eta Unibertsolariak taldeko kideak ariko dira bertsotan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button