IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak lehiaketaren proiekzioa!!!

Nontzeberri euskarazko kultura webguneak, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin lankidetzan, urtero antolatzen duen internet bidezko Nontzefilmak Film Laburren Lehiaketaren 2013ko saridunak maiatzaren 4an, larunbata, jakinaraziko dira Bilboko Alondegian egingo den ekitaldi-emanaldian, hain zuzen ere, FANT zinemaldiaren egitarauren baitan.

Sari banaketa ere bertan egingo da. Koldo Serra zinegile bizkaitarrak eta FANTeko epaimahaikideak banatuko ditu sariak.

Ekitaldi horretan lan sarituekin eta aurtengo lan onenekin osaturiko PROIEKZIO IKUSGARRIA eskainiko da 19:45etik aurrera. Proiektatuko diren film guztiak EUSKARAZKO AZPITITULUAK izango dituzte.

Dagoeneko mota guztietako 60tik gora film jaso ditugu: umoretsuak, dramak, zinikoak, odoltsuak, dokumental kutsukoak, bizarroak, stop-motion teknikarekin eginiko animazio txundigarriak… Hortaz, seguru GAUDE PROIEKZIOA MUNDIALA izango dela, ITZELA!

Ez hori bakarrik!!! Aurtengo edizioko lan onenei, azken hamar urteetako lan esanguratsuenak gehituko dizkiegu, beraz, ziur izan aurtengo PROIEZKIOA MUNDIALA IZANGO DELA!!!

Honatx proiektatuko diten lanak:

NONTZEFILMAK 2013

3 minutos (Javier Marco, España)

Birjinianori visita (Maria Elorza, Maider Fernández, eta Mikel Herrera, Euskal Herria)

Curvas (David Galán Galindo, España)

Dena eta ezer ez dago (Aitor Oñederra, Euskal Herria)

Doble check (Paco Caballero, España)

Gerónimo (Alfonso Díaz, España)

Náufragos (Mario Rico, España)

Sorgin gaua (Donald Navas Zeledon, Euskal Herria)

Superhéroes de barrio (Pau Tormo Diago, España)

Zoologikoak dira pospolo kaxak (Koldo Almandoz, Euskal Herria)

NONTZEFILMAK 10 urte

Barcelona Venecia (David Muñoz Palomares, España)

Bucle (Aritz Moreno, Euskal Herria)

Intruso (David Muñoz Palomares, España)

Literalmente (Nestor Fernandez Nuñez, España)

Mandarinas (Mikel Usoz, Euskal Herria)

Matagatos (Jose Luis Montesinos, España)

Mozkor Politikoa (Javi Alonso Arroyo, Euskal Herria)

The story of struggle against the worms Hazard (Nikolay Belov, Errusia)

Stupid Boy (Ivan Bogdanov, Bulgaria)

Yellowtrans (Ortzi Acosta, Beñat Fontaneda, Euskal Herria)

 

Maiatzaren 4ko ekitaldian honako sari hauek banatuko ditu:

  • Zinema Saria lan onenari: 1.000 euro
  • Zinema Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro
  • Animazioko Saria lan onenari: 1.000 euro
  • Animazioko Saria Euskal Herriko lan onenari: 1.000 euro
  • Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.

Informazio guztia: www.nontzefilmak.com webgunean duzue!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button