IKUS-ENTZUN

“Memoria(s) y Futuro(s)” euskal zinemaren erakustaldia Uruguain

Cinemateca Uruguaya, Territorios y Fronteras, Zinebi eta Etxepare Euskal Institutua entitateek antolaturik, abenduaren 15etik 20ra bitartean Memoria(s) y Futuro(s) euskal zinemaren erakustaldia egingo da Uruguain.

Egun horietan 8 euskal film luze eta 8 film labur erakutsiko dira: Loreak, Lasa eta Zabala, Umezurtzak, Asier eta biok, El otro mapa de Abauntz, Errautsak, Distantziak, Bizkaia Bilbao exterior día, Ein Land, Soroa, Casa Vacía, Hubert Le Bon-en azken hegaldia, Agosto sin ti, Montes bocineros, Las Torres eta Llórame un Río izenekoak.

Horretaz gain, Santos Zunzuneguik Por qué y cómo seguimos todavía hablando de cine vasco hitzaldia egingo du, eta Ernesto del Río (ZINEBI), Santos Zunzunegui eta Vanesa Fernández adituek El cine vasco hoy, ¿un nueva generación? mahai-inguruan parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button