IKUS-ENTZUN

“Die Andere Heimat” filma pantailaratuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak Edgar Reitz zinegile alemaniarrak zuzendutako Die Andere Heimat – Chronik Einer Sehnsucht (2013) filma aurkeztuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Filma Alemaniako historiaren inguruan ardaztutako ikus-entzunezko egitasmo handiaren azken zatia da; proiektu horrek, hain zuzen, 1840 eta 1844 urteen arteko sasoia jorratzen du.

Zuri eta beltzean filmatua, prusiar garaian eman zen zapalketa, iluntasuna eta pobrezia jasotzen ditu. FASen arabera, “XIX. Mendean Hego Ameriketara eman zen emigrazioari buruzko erretratu paregabea da”.

Zinegile alemaniarrak garaiko dokumental errealista baten gisara jaso du filma, zuri eta beltzean, tarteka, kolorea sartze duen arren, “eszenaratze pertsonala adierazteko”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button