IKUS-ENTZUN

Dokumentalak, Andoainen eta Elorrion

Apirilean dokumentalak proiektatuko dira Elorrion eta Andoainen. Gipuzkoako udalerrian Agur esatea (Tinko Filmak) ikusi ahalko da apirilaren 10ean Basteron; Elorrioko Iturri Kultur Etxean, berriz, I am not a rock star (Bobbi Jo Hart, 2012, Kanada) apirilaren 11n.

Agur Esatea animaziozko filma da eta euskaraz proiektatuko da: “Filmak 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten Euskal Herriko ia 4,000 haurrei buruzko istorioa kontatzen du. Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da”.

Andoainen, gainera, beste bi hitzordu izango dira: maiatzaren 15ean, Ziztadak-Tábanos, eta ekainaren 12an, Pura Vida. Lehenengoa Euskal Herriko desobedientzia zibilaren gaineko lana da; bigarrena, aldiz, Annapurna mendian zendu zen Iñaki Ochoa de Olza eskalatzailearen gainekoa.

Elorrioko filmari dagokionez, I am not a rock star (Bobbi Jo Hart, 2012, Kanada) jatorrizko bertsioan ingelesez eta frantsesez, proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin. Filmak Kanadako Marika Bournaki emakumezko piano-jotzailea apartaren inguruko istorioa jasotzen du, 12tik eta 20 urte bitarte musikari gazteak egindako lana, hain zuzen. Filmak hainbat jaialditan parte hartu zuen 2012an. Elorrioko emanaldia Hilean Behin programaren baitan dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button