BESTELAKOAK

“Baga, biga, higa” emanaldia, Lekarozen eta Alozen

Lekarozko Institutuak eta Alozeko Basaburuko ikastolak Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek sustatu eta aurrera daramaten Baga, biga, higa proiektua hartuko dute aste honetan. Emanaldia abenduaren 13an, asteazkenean, eskainiko dute Lekarozko Institutuan, eta hilaren 15ean, ostiralez, Basaburuko ikastolan.

Baga, biga, higa proiektuaren helburua euskarazko musikaren transmisioa eta zabalpena da. Hitzaldi horren barruan, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak, abestien bitartez, baga edo iragana, biga edo orainaldia eta higa edo etorkizuneko aukerak eta erronkak azalduko dizkiete neska-mutilei. Abestiekin batera, 60ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko garai musikalak aletuko dituzte, eta “euskarririk gabeko garaietatik hasi eta biniloaren arora (60ko eta 70eko hamarkadetara), kaseteen egunetara (80ko hamarkadara), CDen aldira (90eko hamarkadara) eta mp3aren sasoira (XXI. mendera) eramango dituzte entzuleak”.

Musika Bulegoak babesten ditu ekitaldiok, izan ere elkartearen helburuak musika-gaietan herritarrak trebatzea eta sentsibilizatzea da. Musika Bulegoak hainbat ekitaldi antolatu ditu urte amaierara arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button