ESZENA

"Babiloniako loreak" ikusteko parada gaur Durangon

Antzerkiola Imaginarioa (Fabrica de Teatro Imaginario) 1998an sortu zen Mina Espazioan (Bilbo), antzerki-ikerketako laborategi moduan, eta, orain, azken lana, Babiloniako Loreak, eskainiko du bere zuzendari Ander Lipusen eskutik.

Mundu imaginario hau, Lipusen amamak pasatako azken urteak hartzen ditu abiapuntutzat. Behin, Lipus, artista bilakatzera Madrilera joan zenean, amama ohean sartu zen eta sei urteren buruan tristurak akabatu zuen, zuzendariaren hitzetan.
Baina Jon Gerediagaren testuak, penak alde batera utzi nahi izan ditu, oraingoan, lan argi bat sortzeko.
Amamak bisitak izango ditu, medikuarena, apaizarena, politikariarena… eta hau guztia, zaldi beltzak ikusten dituen bitartean, euskal antzerkia klasikoa gogoratuz.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button