IKUS-ENTZUN

Huhezinema 2014ko irabazleak

Martxoaren 28an, Huhezinema Jaialdiaren 2014. edizioko irabazleak jakinarazi ziren Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian.

Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok osatutako epaimahaiak sei film saritu zituen. Ikusleen sarien garaileak, aldiz, martxoaren 26ko ikasleen eta baita finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu dituzte emanaldiaren irteeran bakoitzak bere bozka emanez.

Hala, Goiena saria, euskarazko film labur onenari: Zela Trovke (Asier Altuna) izan da. Epaimahaiaren sari berezia: A political story (Lander Camarero), eta Vertigo saria: Alejandra (Alberto Gastesi).
Ikusleen saria ere banatu zen: Das kind (Manu Gomez)

Ikus-entzunezko Ikasleen lehiaketaren barruan, MU saria, fikzio onenari: Anonymous (Ainhoa Garcia, Odei Esnaola, Janire Zubizarreta, Andrea Lopetegi, Ander Larrañaga).
MU saria, dokumental onenari: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)
Ikusleen saria: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)
Aipamen berezia: Positibatzea (Amaia Badiola, Itsaso Etxebarria, Itsasne Bermudez, Maite Salaberria, Maria Ayerbe)
Basque Culinary saria, euskal gastronomia islatzen duenari: Betiko eran (Julene Lopez) eta Ikusleen saria: Tartare (Andrea Lopetegi, Ainhoa Garcia, Amaia Badiola, Jone Albeniz).

Zorionak guztioi!



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button