IKUS-ENTZUN

Huhezinema jaialdiaren 10. edizioan parte hartuko duten filmen zerrenda iragarri dute

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia martxaren 29tik 31ra bitarte egingo da eta aurten ekimenaren 10. urteurrena beteko ditu; Euskal  Herriko Euskal Herriko 97 film labur jaso dituzte edizio honetan.

Hamargarren urteurrenarekin batera, jaialdiak bere irudia berritu du, eta bestelako nobedadeak ere prestatu ditu: “Hiru eguneko egitarau osatua antolatu da: proiekzioak, masterclass-ak eta 10.urteurrenaren ekitaldi bereziak. Hiru egunetan 54 film aurkeztuko dira, beraz bada zertaz gozatu”.

Jaialdiaren Sail Ofizialean hamar film lehiatuko dira: Ulises, Aitor Gutiérrez; Beti bezperako koplak, Ageda Kopla Taldea; El ángulo recto no existe, Jon Zurimendi; Si la oscuridad nos lleva,  Mikel R.Alonso; El divino, Sendoa Cardoso; Jules D., Norma Vila, Precious moments, Asier Iza (Fikzioa); Anónimo, Ivan Sokolov; Caminan, Mikel Rueda eta Karta Astrala, Maite Bidarte eta Andoni Gartzia.

Filmon artean denetarik dago: fikzioa, dokumentala, animazio esperimentala, eta abar. Horretaz gainera, beste bi sail izango dira: Mondragon Unibertsitateko Ikasleen Saila eta Basque Culinary Saila.

“Guztira 36 film labur izango dira lehiaketan barruan aurkeztuko direnak eta jasotako lanen kalitateari tartea emateko xedearekin beste 13 ere pantaila handian proiektatuko dira; lehiaketatik kanpo egon arren”.

Informazio gehiago: huhezinemajaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button