ARTEA

Azkuna Zentroak bere hamar urte ospatuko ditu “X Urte, X Zirriborro” proiektuarekin

Azkuna Zentroak hamar urte beteko ditu, eta hori ospatzeko X Urte, X Zirriborro proiektu artistikoa abiatuko du bere sare sozialetan maiatzaren 18an, zentroko ateak ireki zirenetik 10 urte betetzen diren egunean. Halarik ere, urteurrena irailean ospatuko da.

Diogun bezala, efemeridea ospatzeko, proiektu bat jarri da abian, eta bertoko hamar artista (ilustratzaileak, diseinatzaileak eta komikilariak) aritu dira lanean. Elena Ciordia, Higinia Garay, Mario Gaztelu, Naiara Goikoetxea, Pernan Goñi, Ane Pikaza, Aitor Saraiba, Leire Urbeltz, Josune Urrutia eta Sandra Erre dira parte hartu dutenak. Tokiko hamar artista horiek burutuko dituzten lanak Zentroko sare sozialetan partekatu ahal izango dira maiatzaren 18an, astelehena, ospakizun-ekitaldi kolektibo batean.

X urte, X zirriborro proiektua amaitu gabeko zirriborroen eta ilustrazioen proiektu bat da, eta haren emaitzak arte-saiakera bat osatzen du, garenari eta nola ikusten dugun, orain eta etorkizunean”.

Bilboko Udalak 2010eko maiatzaren 18an zabaldu zituen Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko ateak. Urte hauetan, hainbat plan estrategikoren bidez, aurrera egin du, Proiektu Programa 2019-2023ra iritsi arte. Proiektu horretan murgilduta dago, eta Zentroak etengabe aldatzen ari den gizartearen erronkei erantzun nahi die.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu