IKUS-ENTZUN

Bidaia zoragarriak “Bidaiarien Txokoa” programako protagonistak

Bidaiarien txokoa programa martxoaren 9tik 17ra bitartean izango da Bilboko Udaleko Begoñako eta Santutxuko Udaltegietan. Bertan hainbat bidaiarien esperientziak zabalduko dira ikuspegi hurbilarekin, izan ere, bertaratuko diren protagonistek egindako ikus-entzunezko bizigarriak ikusiko dira.

Aurten honako protagonista hauek bilduko dira: Andrea Bergareche, Lápiz Nómada blogekoa, 40 herrialde baino gehiagotan egindako abenturak eta bidaiak kontatuko dituena (martxoak 9); Jon Galdos Elguezabal, Basajaun en el sendero de los Apalaches liburua aurkeztuko duena (martxoak 14); Anna Naglaya argazkilari eta bidaiaria, Back to the Roots dokumentala aurkeztuko duena (martxoak 10); eta Juanjo San Sebastián, mendiei, abenturei eta alpinismoaren balioei buruz hitz egingo duena El Viaje dokumentalaren bidez (martxoak 17).

Beste aldetik, Begoñako eta Santutxuko Udaltegiek Mendi Film Festivalen parte izan diren dokumentalen proiekzio sorta zabala hartuko dute, tartean, An Accidental Life, Jaialdiko Sari Nagusia 2022ko edizioan. A Baffin Vacation, El Retorno, Iretargi, Yhabril. El Buscador De Luz, edo Into The Ice izango dira pantailaratuko diren beste film batzuk.
Azkenik, programa bi erakusketarekin osatuko da: Odisea espazioan. Bidaia espazialak literaturan, komikian, musikan eta zineman eta Vicente Ferrer Fundazioaren Bidaia Hiri Amaigabera. Anantapur-ek hiri amaigabea esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean. Erakusketok Begoñako Udaltegian ikusi ahal izango dira.
Txikienek ere izango dute gozagarriren bat, eta martxoaren 11n, Begoñako Liburutegian ipuin kontaketa saio bat programatu da beraientzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button