ARTEA

“N-estetika” erakusketa, Leioan

Joan den astean, otsailak 12, N-estetika erakusketaren inaugurazioa egin zen Kultur Leioako erakusketa gelan. Lesagibel (Beintza-Labaien, Nafarroa, 1954), artista nafarrak egurrarekin egiten du lan,  materialak jorratuz, formak eta koloreak elkartuz.

Nafarroan bizi den hirurogei urteko baserritarra da erakusketa honen egile sutsua. Koilaragile bezala hasi zen lanean, eta gero euskal artisautzan urte mordoxka ibili zen. Imagineriari ere keinu bat egin zion eta, gaur egunean, lan abstraktuak egiten dihardu. Etxeko lanetik ateratzen du egurra. Estetika interesatzen zaio eta, hor dabil, euskal estetikan saltseatzen, eta horren ondorioz, material hori, formak eta koloreak elkartzen dira bere proiektuan.

Alvaro Matxinbarrenaren hitzetan,  “Lesagibelen lanek badute bi bertute ene ustez: batetik, euskal eskultura modernoaren emarian kokatu eta elikatzen dira, eta bestetik, arte-objektu hauen pertzepzioak gozamenarekin adiskidetzen gaitu berriro ere. Ez gaude produkzio kontzeptual baten aurrean. Hemen eta orain arte, adierazpena (espresioa) baliabideetan sostengatzen da. Hunkitu egin nau egilearen xalotasunak, piezen bolumen huts eta beteei forma emanez, ezinbesteko tresnekin, batzuk oso bitxiak gainera, hain berezigarria den motozerra kasu. Eta bere lana miretsi egin dut, giro horretatik espero daitekeen fruitua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button