LITERATURA

Aurtengo “Gutun Zuria” saiakera kolektibo bilakatuko da

Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 31tik apirilaren 4ra aurreikusita zegoen, baina egungo egoeraren ondorioz beste proposamen bat bilakatu da: saiakera kolektibo bat, liburu bat.

Jaialdiak saiakera aztertuko du “kultura-prozesu gisa, pentsamendu garaikide gisa eta, azken batean, kulturan jarduteko eredu gisa”, baina beste modu batzuk erabiliko ditu hori lortzeko: edizio honetan parte hartzea aurreikusita zegoen zenbait autorek idatzitako artikuluak eta errealitateari buruzko beren gogoetak jasoko dira liburu batean.

Eider Rodriguez, Katixa Agirre, Aixa de la Cruz, Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltza, Ainara Legardon, Xabier Erkizia, Ixiar Rozas, consonni, Txakur Gorria, Anari, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Paul B. Preciado, Ernesto Castro, Javier Gomá, Max, Marta Rebón, Maite Larrauri, Cristina de la Cruz, Marta Peirano, Patrick McGrath, Alexei Yurchack, Damián Tabarovsky, Alma Guillermoprieto eta Martha Rosler 2021era hedatutako Gutun Zuria 2020 osatzen duten pertsonen izenak dira, eta horien gogoetak modu batera edo bestera egongo dira Jaialdia saiakera kolektibo horretan.

Martxoaren 31tik apirilaren 5era, jaialdiari buruzko programazio berezia egingo du Azkuna Zentroak, aurreko urteetako ikus-entzunezko materialaren bidez, eta gainera, aurten parte hartuko zuten autoreekin egindako hitzorduetako batzuk hurrengo ediziora eramateko aukera aurreikusten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button