IKUS-ENTZUN

“Gizazinea”, krisiari buruz gogoeta egiteko zeluloidea

Bilboko San Frantzisko auzoan Gizazinea zikloaren laugarren edizioa egingo dute gaur, bihar eta etzi, otsailak 20, 21 eta 22. “Zineaz baliatuz, krisiaren zenbait ikuspegi eskainiko dituen kultur programa”. Zikloaren baitan, film laburrak eta luzeak –dokumentalak eta fikziozkoak– eta beste kultur proposamen batzuk bilduko dira.

Hala, gaur bertan, San Frantziskoko Udaltegian, Borja Casal Martik zuzendu eta Javier Gallegok idatzi duen Mis ahorros, su botín izenburuko dokumentala proiektatuko da. Filmak munduko ekonomia kolapsatua du ardatz. Gabriel Gaucheten The Mass of Men izango da gaur ikusi ahalko den filma. Horrez gain, emanaldian Stop Desahucios eta Asociación de Usuarios de Bancos, Cajas y Seguros – ADICAE elkarteetako zenbait kidek ere parte hartuko dute.

Bihar, otsailak 21, Zineyayismo izenburuko zikloa izango da ikusgai, eta hirugarren adinekoen egunerokotasuna du aztergai. Bertan, David Morenoren Zombi laburra eta Ignacio Ferrerasen Arrugas animaziozko lan luzea aurkeztuko dira.

Azkenik, ostiralean, otsailaren 22, ibilbide berezia antolatu da Bilbo Zaharretik, egungo ekonomia eta gizarte krisialdiaren inguruan hausnarketa egiteko: Crac-aren ibilbidea. Ibilbidea 20:00etan hasiko da, Harrobia plazan, eta gero, Arte Berreginen Museotik, eta auzoko zenbait lekutatik igaroko da, Martzanako moilara iritsi arte. Bertan, film laburrak ikusteko parada izango da. Zuzeneko emanaldiak ere izango dira, tartean, dantza, musika eta antzerkia.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: kulturabarrutik.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button