IKUS-ENTZUN

Euskarazko filmografia, Bilboko “Zine Kontari” ekimenean

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak hirugarren Zine Kontari zine erakustaldia hartuko du aste honetan. SGAE Fundazioa eta Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkartearen eskutik, Bilboko gune kulturalaren Kupula Aretoan garatuko da ostirala arte, “euskara aktibo edo potentzialki gustuko duten guztientzat, ikasten ari direnentzat edo hobetu nahi dutenentzat”.

Ekimenaren helburua euskara hutsean idatzi eta egindako zinema erakustea da eta euskarazko labur eta luzemetraiak sustatzea. Hala, abenduaren 12tik 15era, 4 egunetan, 7 proiekzio izango dira. Pase guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, azkena izan ezik, 18:00etan izango da eta.  Aipatutako lau egunetan zehar, zazpi proiekzioekin gai, genero eta publiko ezberdinak aintzat hartu nahi dira.
Gaurko saioan, abenduak 13, Zeinek gehiago iraun (2011), Gregorio Murok idatzia eta berorren zuzendaritzapekoa, eta Jose Mª Goenagak eta Jon Garañok zuzenduriko Loreak (2014) eskainiko dira.

Abenduaren 14an, Arantza Ibarraren Betiko  (2014) laburra eskainiko da eta horren ostean, Asier ETA biok  (2013). Azkenik, abenduaren 15ean, haurrentzako Aita zonbia naiz  filma pantailaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button