IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak “PREFANT” zikloa abiatuko du bihar

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Zinemaldi Fantastikoak maiatzaren 7tik 16ra ospatuko du bere 27. edizioa, baina data horri itxaron barik, aurreko hilabeteetan, aurrestreinaldiak eta fantasiaren generoko zinemako maisu-lanak ere eskainiko ditu.

Hortaz, PREFANT horretan bi aurrestreinaldi eskainiko ditu Golem-Alhondiga zinemetan, eta baita bi proiekzio berezi ere. Lehenengo aurrestreinaldia bihar, hilak 10, izango da, 19:00etan, Natalie Erika Jamesek zuzenduriko Relic filmarekin (2020). Film horrek arrakasta lortu zuen Sundance-ko eta Sitgeseko jaialdietan.
Horrez gain, PREFANTek omenaldia egingo dio El silencio de los corderos filmari ere, aretoetan estreinatu zeneko 30 urte bete direnean. Emanaldia martxoaren 25ean izango da.

Bestaldetik, apirilaren 22an, Peninsula (2020, Sang-ho Yeon, Hego Korea) filmaren aurrestreinaldia izango da, Train to Busan (2016) filmaren ondorio bat. Eta, azkenik, apirilaren 29an, The Ring (1998, Hideo Nakata) japoniar film klasikoa proiektatuko da.

Emanaldi horietarako sarrera doan izango da, eta beharrezkoa izango da sarrera egunean bertan jasotzea Golem-Alhondiga zinemetako leihatiletan 16:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button