BERTSOTAN

Bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa

Mintzola Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara eta ikerkuntza errektoreordetzen zein Mikel Laboa Katedraren arteko lankidetzari esker, bertsolaritzari buruzko doktore-tesi bat egiteko ikerketa-kontratu deialdia zabaldu da. Ikerketa-kontratuaren helburu nagusia bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da. Joan den astean aurkeztu zen egitasmoa, Mintzola Fundazioaren egoitzan, Beñat Gaztelumendi, Juan Kruz Igerabide, eta Xabier Etxaniz kideen eskutik.

Mintzola Fundazioaren egiteko nagusia bertsolaritza ikertzea da, eta horixe izan da hain zuzen, abiapuntua. Oinarri hau hartuta, EHUko Mikel Laboa Katedrak, arreta berezia eskaini nahi izan dio bertsolaritzari, eta hortik etorri da elkarlanean aritzeko gogoa.

Miren Artetxe bertsolaritzaren transmisioari buruzko ikerketa lan bat burutzen ari da egun: “Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotza. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak”.

Eskariak aurkezteko azken eguna irailaren 12a izango da. Aukeratutakoak doktorego aurreko urte beteko kontratu bat lortuko du, beste hiru urtez luzatzeko modukoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button