IKUS-ENTZUN

“Victoria” filma aurkeztuko du gaur FAS zineklubak

Plano-sekuentzia bakarrean egindako lana da Victoria (2015). Sebastian Schipper zinegile alemaniarrak filmatua, gaur, Bilboko FAS zineklubak aurkeztuko du El Carmen aretoan, 19:45ean.

140 minutu irauten duen plano-sekuentzian filmatutako lana da Victoria. Sebastian Schipper zuzendari, gidoilari eta aktore ezagunaren laugarren lanak Victoria (Laia Costa) neskaren espainiarraren bizitza kontatzen du: Victoria Berlinen bizi da, eta gau batean, hainbat lagun ezagutuko ditu Kreuzberg auzoan. Lagun berri horiekin izandako topaketen ondorioz, hainbat gertaera jazoko dira, eta Victoriaren bizitza irauli egingo da.

Pelikula frenetikoa da, hein batean existentziala, eta modu hipnotizagarrian filmatua dago, ikusle hasieratik harrapatzeko asmoz. Horretaz gainera, Laia Costa aktoreak antzezpen bikaina egiten du, karisma handiko aktorea baita. Gidoia, berriz, ahulagoa omen da.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button