IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak Kiarostamiren “Le Vent Nous Emportará” aurkeztuko du gaur

Donostiako Kresala zineklubak azarora bitarteko porgramazioa iragarri du. Hala, gaur bertan, Le Vent Nous Emportará (Abbas Kiarostami, 1999) pantailaratuko du, In Memoriam sailaren baitan. Mikel Insausti zine-kritikari eta kazetariak aurkeztuko du emanaldia, Trueba zine-aretoetan, 19:30etik aurrera.

Kiorastamiren filma izen bereko poema batean oinarritzen da, eta hauxe kontatzen du: Teherango jende-talde bat Kurdistango Siah Darré herrira iritsiko da errodaje batean parte hartzeko asmoz. Jende hori herriko hilerritik ibiliko da, herritarrek ezagutzen ez duten zerbaiten bila. Lantalde-buruak, halaber, Teheranekin hitz egingo du mendixka batetik, toki horretan baino ez baitago estaldurarik. Misterioz betetako komunikazio horiek tarteko, mendixka horretako herrikideak ezagutzen hasiko da.

Kresalak azarora bitarte aurkeztu dituen filmak hauexek dira:Lobo (Theeb, Naji Abu Nowar, 2014), El Lugar De Las Fresas (Maite Vitoria Daneris, 2013), Extraordinary Tales (Raúl García, 2015), The Duke Of Burgundy (Peter Strickland, 2014), El Gran Vuelo (Carolina Astudillo, 2014).

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button