IKUS-ENTZUN

Asteburu ederra zinemazaleentzat, Tabakaleran

Asteburua zinemaz josita dator Donostiako Tabakalerara. Gaur berton, otsailak 7, 19:00etan, First Man filma ikusteko parada egongo da. Biharko saioan, El verano del león eléctrico eta Fotbal Infinit pantailaratuko dira; eta igandean The Road izugarria.

First Man (Damien Chazelle, 2018) lanean ilargira lehenbizikoz gizaki bat eraman zuen NASAren misioaren istorioa kontatzen da. Neil Armstrong astronauta eta 1961-1969 epea dira filmaren ardatz nagusiak. Lehen pertsonan dago kontakizuna, James R. Hansenen eleberrian oinarritua. “Historian inoiz egin den misio arriskutsuenetako batek Armstrongi eta Estatu Batuei ekarri zizkien sakrifizioak eta ordainarazi zien prezioa ageri dira filmean”.

Begoña del Tesok aurkeztuko du bigarren saioa. Bere hitzetan, “Fotbal Infinit hamaika errealitateren metafora da. Herrialde batena. Gizarte batena. Tristura batena. Inoiz gauzatuko ez den amets batena. Bilaketa batena. Zinema batena”. (…) Otsailaren 8ko emanaldi honetan ikusgai izango da Cannesen txalotua izan zen eta Donostiako Zinemaldian saritu zuten Lehoi elektrikoaren uda film txiletarra, Diego Céspedes zine ikasleak zuzendua. Filma ikusita, segituan sumatuko duzue elektrikoak izango direla datozen urteetan gazte hauek sortuko dituzten irudiak. Elektrikoak, bai. Barrenetan duten suak piztuta. Menperatzen duten lengoaia erakutsiz. Corneliu Porumboiu eta Diego Céspedes, zineman eta bizitzan murgiltzeko bi lagun aparta. Amorruz. Pasioz”.

Azkenik, igandean, Cormac McCarthy idazle iparramerikarraren lan izugarriaren eta bikainaren adaptazio garaikidea: The Road (John Hillcoat, 2009). McCarthy apokaliptikoenaz gozatzeko tenorea heldu da!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button