ESZENA

Antzerki txiki-txikia izango da Leioan

Leioako Kalian Hiri kultur Gunean mikro-teatroa ikusteko aukera izango da gaur, martxoak 4, eta etzi, martxoak 6. Bi egun horietan, lau antzezlan izango dira: Lo Ínclito de tu Drama, ¿Con Quién Hablas?, Diez eta Prohibido Soñar Despierto. Emanaldiak 20:30ean hasiko dira, baina antolatzaileek puntualitatea eskatu dute.

Lo Ínclito de tu Drama lanak 15 minutu irauten du, eta Yannick Vergara eta Xabi Ortuzar dira aktoreak; zuzendaritzaz, berriz, Erik Leal Villalobos arduratu da. Bikote baten haustura kontatzen du.

Halaber, Patxi Gandariasek zuzendutako ¿Con Quién Hablas? lanak ere 15 minutu irauten du: Olatz Ganboa eta Mikel Losadak antzeztua, tragikomedia kutsuko lana da, eta antzerkigintza du ardatz.

Diez obra, berriz, luzeagoa da; 20 minutu irauten du, hain zuzen. Ana Cristina Cámarak zuzendua, eta Leyre Berrocal eta Izaskun Barrosok antzeztua, bi emakumeren arteko gatazka jorratzen du.

Amaitzeko, Prohibido Soñar Despierto antzelana lauetatik luzeena da: 25 minutu. Leire Uchak zuzendutako obra da, eta Olga Martínez eta Gabriel Ocina dira aktoreak. Antzezlana munduaren amaieraren inguruan ardazten da, metafora gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button