MUSIKA

Aste Nagusiko “Bertako Pop Rocka” erakustaldian izena emateko epea zabalik

Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local erakustaldiko 33. ediziorako izena emateko epea zabalik dago. Andrazkoek osatutako taldeek eta euskaraz egindako lanek garrantzi handiagoa izango dute aukeraketa egiterakoan.

Deialdia zabalik egongo da udal webgunean maiatzaren 16tik ekainaren 15era arte. Parte hartu nahi duten taldeek Bizkaikoak izan behar dute edo gutxienez kide bat bertokoa eduki behar dute. Metalaren eta pop-rockaren barruko estilo guztiak onartuko dira (jazza izan ezik). Izena emateko, gutxienez lau tema original aurkeztuko dituzte, baita biografia, argazkia eta harremanetarako datuak ere..

Lehiaketa horretatik Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Dekot, Zazkel eta beste talde asko pasatu dira.
Urtero, batez beste, 5.000 pertsona joaten dira baitira talde guztien musika entzutera.

Izena ematea eta baldintzak hemen ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu