IKUS-ENTZUN

Aste honetan, “Mendi Tour” ekimena Iruñean

Martxoaren 25etik 28ra, Bilbao Mendi Film Festivaleko zortzi pelikula bikain eskainiko dira hiriburuko Golem Baionan zinemetan, eguneko bi saio eginez, Iruñeko Mendi Tourraren hirugarren edizioan. Tommy Caldwell munduko big wall eskalatzaile onenari buruzko The Dawn Wall pelikula Iruñean ikusteko aukera bakarra izango da.

Iragan abenduan Mendi Film Festivala zabaldu zuen filma da The Dawn Wall. Tommy Caldwell munduko big wall edo horma handietako eskalatzailerik onena da protagonista. Mendi Filmen 11. edizioko sari nagusietako bat, Epaimahaiaren Saria, jaso zuen. Eta 2019an Mendi Tourreko film izarra da, formatu handian ikusi eta gozatzeko aukera paregabea.

Aipaturiko film horretaz gain, Up to Speed, The Weight of Water, Viacruxis, The Search for the Wooo, This Mountain Life, Everest Green, eta Age of Ondra filmek osatuko dute egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button