IKUS-ENTZUN

“Surfinity In Sound”, surf filmak eta musika

Guardetxean, larunbatean, azaroak 9, eta 20:30ean, surfarekin eta musikarekin gozatzeko aukera bikaina egongo da.

Ayo Silver! eta Surfilmfestibal kolektiboek Surfinity In Sound ekimena proposatzen dute larunbaterako;musika, zine eta surf elkarrekin, mundu berezi horretako protagonista adierazgarrienetakoekin.

Hala, The Growlers izango da gaueko protagonista, Kaliforniako bandarik karismatikoenetako bat, berezko estiloa daukana. Tomorrows Tulips-ekin batera arituko dira, hauek ere kaliforniarrak, Alex Knost surflari profesional ezagunaren taldea.

Kontzertu doble bat osatuko lukeen gaualdi izugarri hori, Jack Coleman zine eta surf munduko erreferentziazko zuzendariaren film labur batzuen proiekzioek osatuko dute.

Hitz batez, gozamen musikal eta bisualeko gau berezia, Kaliforniatik  Donostiara zuzeneko itzela dakarrena.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button